Uholdeak gero eta gertakari ohikoagoak eta suntsitzaileagoak dira.
Izan ere, klima-aldaketak ondorioak dakartza ez soilik tenperaturan, baita prezipitazioetan ere. Zehazki, berotegi-efektuko gasek lurraren beroa gordetzen dute, eta, ondorioz, tenperatura igotzen da. Hortaz, ura kondentsatzen da atmosferan eta horren ostean, ura euri-jasa handi gisa erortzen da oso denbora laburrean.
Hori, gaur egunean ez da soilik gertatzen tradizionalki kalteberak diren eskualdeetan, baita horrelako gertakizunik pairatu ez dituzten eremuetara hedatzen ari da.
Espainia mailan, batez beste, 10 uholde larri ematen dira urtero. Gertakari horiek 312 pertsona hil dituzte azken 20 urteetan, eta urtero 800 milioi euroko kalte-materialak sortarazi dituzte. Era berean, Uholdeei buruzko Europako Zuzentarauaren esanetan, Espainia mailan 3 milioi pertsona inguru uholde-arrisku altuko eremuetan bizi dira.
Tenperaturen igoerek, zentzu honetan, uholdeak gero eta mehatxu nabariagoak bihurrarazten dituzte.
Konpentsazioa sektoreka
Kalte materialengatiko kalte-ordaina
Uholdeen ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak
Uholdeek tokiko eta nazioko ekonomiei eragiten diete. Espainian, uholdeek eragindako kalte materialengatiko aseguruaren indemnizazioak 5.826 milioi eurokoak izan ziren 1971 eta 2016 artean (nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak kontuan hartu barik). Halaber, galera ekonomikoak ez dira ondasun materialetara mugatzen; jarduera ekonomikoan etenak, funtsezko azpiegituren suntsiketa eta konponketa-kostuak kontuan hartu beharreko faktoreak dira ere.
Ondorio sozialak larriak dira baita: galera pertsonalak, lekualdatzeak, ondarearen suntsipena, … ebakuazioek inpaktu traumatikoa dute herritarrentzat, eta egoera ahulean dauden komunitateak pobrezia-zikloetara eramaten dituzte. Horren ostean oso zaila izaten ohi da ziklo horietatik irtetea.
Ingurumen-ondorioei dagokienez, uholdeek ekosistemen aldaketa dakarte: labore-lurren higadura, uren kutsadura eta basa-bizitzako habitaten suntsiketa, besteak beste.
Arazo honen aurrean, teknologia iragarlea, FAST bezalako tresnekin, uholdeekin lotutako arriskuak prebenitzeko irtenbide gisa kokatzen da.
Hileko kalte-ordainaren kostu osoa
Urteko kalte-ordainen kostu osoa
Uholdeak aurreikusteko Adimen Artifiziala: FAST plataforma
Adimen Artifiziala eta Ikasketa Automatikoa erabiliz hondamendiak aurreikusteko gai den teknologia funtsezkoa izango da bizitzak salbatzeko, galera materialak murrizteko eta udalerriei, gobernuei eta industriei uholdeen aurrean modu eraginkorragoan eta koordinatuagoan jarduteko aukera emateko.
FAST, IntelliAlert-ek garatutako plataforma, irtenbide berritzaile gisa kokatzen da, bereziki diseinatuta dagoen muturreko gertakari horiei aurrea hartzeko eta udalei, azpiegituren kudeatzaileei eta industriei uholdeek eragindako kalteak minimizatzen laguntzeko, erabakiak hartzeko denbora errealean erraztuz, hala nola, ebakuazioa arrisku-eremuak edo azpiegitura kritikoak babesteko larrialdi-neurriak aktibatzea.
FASTek denbora errealean datuak harrapatzeko sistema aurreratu bat erabiltzen du, estazio hidrometeorologikoetako informazioa eta bere sentsore propioak integratzen dituena. Datu horiek Adimen Artifizialeko eta Ikasketa Automatikoko algoritmoen bidez prozesatzen dira, ibaien eta beste drainatze-azpiegitura batzuen portaera aztertzeko eta aurreikusteko. Analisi horien bidez, FASTek iragarpen-eredu oso zehatzak sor ditzake, agintariek ibaien uholdeei aurrea hartzeko eta prebentzio neurriak hartzeko hondamendia gertatu aurretik.
Gainera, FASTek uholdeak aurreikusten ez ezik, informazio garrantzitsu guztia plataforma intuitibo batean zentralizatzen du. Plataforma horrek ur-goraldien historiko bat sortzen du, eta denbora errealean alertak bidaltzen dizkie arduradunei, erantzun azkarra eta koordinatua ahalbidetuz.
Hasi FAST-ekin prebenitzen
Azken batean, FAST plataforma iragarle bat baino gehiago da; Komunitateei urrats bat aurreratzen laguntzen dien tresna da. Denbora errealeko analisi-gaitasunekin eta datuen integrazio aurreratuarekin, FASTek klima-aldaketaren ondorioek gero eta eragin handiagoa duten mundu batean behar ditugun segurtasuna eta prestatasuna eskaintzen ditu. Ezagutu FASTek nola lagun zaitzakeen uholde potentzialetan haien eragina arintzen berandu baino lehen.







