Itsasaldiek, faktore astronomiko eta meteorologikoen eraginez, eragin zuzena dute kostaldean.
Marea astronomikoak ilargiaren, eguzkiaren eta lurraren arteko grabitazio-indarrek eragiten dituzte, eta aurresan daitekeen ziklo bati jarraitzen diote. Ilberri eta Ilbete faseetan, astro horiek lerrokatuta daudenean, ezagunak diren marea biziak sortzen dira eta uraren maila nabarmen igotzen da uholdeen arriskua handituz. Berriz, ilargiaren lehen eta hirugarren laurdenetan, eguzkiaren, lurraren eta ilargiaren artean angelu zuzena eratzen da itsasaldi hilak sortuz. Kasu horretan itsas mailak gorabehera txikiagoak izaten ditu.
Aldiz, itsasaldi meteorologikoak aldakorrak dira hainbat faktoreren mende baitaudelako, hala nola presio atmosferikoa, haize-bolada handiak, prezipitazio larriak edo ekaitzak. Faktore horiek presio baxuetako egoeretan edo ekaitzetan itsas maila oso azkar igo dezakete.
Bi itsasaldiek itsasoaren mailari eragiten diote, baina modu ezberdinean. Biak ondo ulertzea funtsezkoa da hondamendi naturalak kudeatzeko eta ekideteko.

Kostaldeko komunitateentzat eta itsasadarren inguruko eremuentzat, garrantzitsua da gorabehera horiek aurreikustea, kalterik ez pairatzeko. Datuen integrazio aurreratuari esker, FASTek funtsezko tresna bat eskaintzen die udalerri horiei, adimen artifizialean oinarritua, itsasaldiek ibaitean eragindako uholdeei aurrea hartzeko eta jarduera-protokoloak kudeatzeko eta aktibatzeko.
Nola egiten du? Eskualdeko estuarioetarako eta itsasertzeko eskualdeetarako berariaz doitutako iragarpen-ereduak baliatuz, itsasaldi astronomikoen zein meteorologikoen iragarpen-ereduen datuak konbinatzen ditu. Horrela, tokiko agintariek itsasoaren denbora errealeko portaeraren estimazio zehatza lor dezakete, bereziki uholdeak jasateko arriskua duten eremuetan.

Era honetan, udalerriek larrialdi-protokoloak aktibatu ditzakete kalteak gertatu aurretik, funtsezko azpiegiturak babestu eta herritarren segurtasuna bermatzeko erabaki informatuak hartu. Gainera, FASTen erabilerak berehalako arriskuak arintzen laguntzeaz gain, kostaldeen kudeaketa jasangarriagoa ere sustatzen du, muturreko fenomenoei aurrea hartuz eta aurkako gertaera klimatikoen aurreko prestakuntza hobetuz.
Eskatu demo bat eta ikus ezazu FASTek nola lagun diezaiokeen zure udalerriari uholdeak aurreikusten eta hobeto babestuta egoten.







