Adimen Artifiziala uholdeak iragartzeko
FAST Intellialert Technologies S.L. enpresak uholdeak ekiditzeko eta kudeatzeko sortutako plataforma da. Aldi berean, Intellialert Team Ingeniería y Consultoria eta Tecnalia erakundeek osatzen dute.
Zerbitzu berritzaileak ingeniaritza eta aholkularitza adar ezberdinetan
Ikerketa eta Garapen
Teknologikoko Zentroa
TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da, Europan erreferentea eta Euskadiko Ikerketa eta Teknologia Aliantzako kidea. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen gara haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde iraunkorra lortzeko.
Sektorean esperientzia handia duen taldea
Jagoba Lupiola Chamorro
Kostaldeko Ingeniaritzan Doktorea eta Bide, ubide eta portuetako ingeniaria Kantabriako Unibertsitatean, 9 urteko esperientziarekin Team Ingeniaritzan, non proiektu hidraulikoen buru izan zen. Berrikuntza-proiektu arrakastatsu baten ondorioz, IntelliAlert Technologies CEO gisa hasi zuen bere ibilbidea.
Iñigo Sarria Lejarza
Industria-ingeniaria, 20 urte baino gehiago daramatza obra zibileko proiektu handiak diseinatzen eta kudeatzen. 2011n Team Ingeniaritzako zuzendaritza hartu zuen, eta 2014an Team Groupen filialen ezarpenean eta garapenean lidergoa hartu zuen Latinoamerikan, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Kanadan.
Jesus Torrecilla Soria
Ventures zuzendaria TECNALIAn, 20 urtetik gorako ibilbide profesionala du I+Gn. 2012az geroztik, startupak sortzea bultzatzen du Deep Tech Venture Building ereduaren bidez, eta administrazio-kontseiluetatik parte hartzen du horien kudeaketan. Gainera, hainbat zientzia- eta teknologia-erakundetako kide edo kontseilari da.
Alberto Iglesias Sanz
Industria-ingeniaria, esperientzia handia du azpiegitura, energia eta industria proiektuen kudeaketan eta arrisku-aholkularitzan. TEAM Ingeniaritzako bazkide ere bada, eta Sandbox, Sensalus, Edujoy, Tellmewow eta Tokentrotter startupak sortu eta gidatu ditu, berrikuntzaren eta irtenbide globalen sorkuntzaren ikuspegitik.
Intellialert Technologies S.L.k Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntza izan du Hazitek programaren bidez, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarena CDTIren bidez, , eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarena.
